Zuzeneko zergak

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)- Lanera!

1. Zure etxean ordaintzen al dute OHZrik? Galdetu ezazu etxean. Nork bidaltzen dizue OHZri dagokion ordainagiria, Foru Aldundiak edo zeuen udalerriko Udalak? Noiz heldu izaten da etxera ordainagiria? Banku baten helbideratuta daukazue?

2. Jon eta Maite, hiru alaba dituen familia mundakarra da, eta beraien etxebizitzaren balio katastrala 112.000€koa da. Zenbatekoa izango da Udalari ordaindu beharreko OHZ zerga?

3. Zein epetan hasiko da OHZ ordaintzeko borondatezko epealdia?

4. Nola ordain dezakete Bizkaiko herritarrek zerga hau?