Eusko Jaurlaritza

Sailak - Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

 

Jarduera esparruak eta eginkizunak

1 Instituzioen arteko, Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanak.

2 Jaurlaritzaren Idazkaritza

3 Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4 Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten administrazio-egitekoak.

5 Araubide orokorreko elkarteal, fundazioak eta elkargo profesionalak (babeslaritza, erregistroa).

6 Berrikuntza publikoa, bereziki Administrazio eta gobernu elektronikoak, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta akzio publikoan gobernu ona.

7 Euskal administrazio publikoen antolaketa eta prozeduraren araubidea.

8 Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Zentrala.

9 Barne-araudia kontrolatzea; lege garapenaren alorrean jardutea, Euskal Zuzenbide Zibila zaindu, egokitu eta garatzea barne.

10 Autonomiaren garapen-politika eta, horretarako, sailen jarduna koordinatzea.

11 Euskadiko Autonomia Estatutua defendatzea.

12 Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen kide anitzeko organo aholku-emaile gorena.

13 Giza baliabideen politika, kalitatezko eta garapen etengabean dauden zerbitzu publikoetatik eratorritako beharrizanei erantzuteko.

14 Langile lan-kontratukoen eta funtzionarioen ordezkariekin harremana eta negoziazioa.

15 Langileen eta zerbitzuen arloko Ikuskaritza Nagusia.

16 Administrazioaren eraikin eta egoitzei buruzko politika.

17 Zerbitzuen kudeaketa, artxibo-sistema eta argitalpena.

18 Informazio-sistemak, telefonĂ­a, sareen azpiegitura eta zerbitzuen edo telekomunikazioen sareak.

19 Saileko gainerako organoei laguntza, saileko arlo guztiei dagozkien gaietan.