Zuzeneko zergak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

Zerga mota Zuzena
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak
Oinarri ezargarria Urteko errendimenduak edo sarrerak. Hurrengo errendimenduen batura:
  • Lanaren irabaziak (besteren konturako lanarenak).
  • Kapital higiezinaren errendimenduak (Lokalak, etxebizitzak... emandako errendimentuak).
  • Kapital higigarrien errendimenduak (kapitalaren jabetzatik eratorritako sarrerak; adibidez, banku-interesak eta enpresa-akzioen irabaziak).
  • Jarduera ekonomikoen errendimenduak (norberaren konturako lanarenak).
  • Ondare-irabaziak eta -galerak (higiezin, ekintza, fondo edo bestelakoen salmenta sortutako ondare irabazi eta galerak).
Oinarriaren murrizpenak Laburpen taula
Oinarri likidagarria Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua
Tarifa edo Tipoa Laburpen taula
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua
Kuota gutxitzea 1.389 € autolikidazio bakoitzeko
Kenkariak Laburpen taula
Ordaindu beharrekoa Kuotari kenkariak kendu ondorengo emaitza

Zerga zuzena da eta urtero ordaintzen da. Urtean irabazitako errendimenduak eta sarrerak hurrengo urteko udaberrian aitortzen dira eta errenta kanpainarekin batera izaten da. Hau da, 2016ko errenta aitorpena 2017ko maiatzean eta ekainean aurkeztu egin da. Zergaldia hasi baino lehen (gure kasuan, 2016. Urtea) lanaren etekinen taulak, ondare irabaziak kalkulatzeko eguneratzeko koefizienteak, arauen aldaketak eta abar argitaratzen dira.

Zerga hau Arabako Foru Aldundiak batzen du.

Zer zergapetzen du?

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak urte naturalean Araban egoitza duten pertsonek lortutako errenta kargatzen du. Zerga hori berdintasun, orokortasun eta progresibitatearen printzipioei jarraituta eratzen da, zergadunen egoera pertsonala eta familiarra kontuan izateaz gain.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kuota gutxitzea; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.


Adibidea

Jone informatikaria da eta GasteizNET enpresan lan egiten du. Urteko errendimenduak edo sarrerak, dagozkien murriztapenak egin ondoren, honako hau da: 32.800€.

Kenkariak aplikatzerakoan, kontuan izan behar dugu Jone 4 urteko haur baten ama dela.

Zenbat ordaindu behar du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)?

Kalkulua honela egingo dugu:

1. Oinarri likidagarria: 32.800 €.

2. Tarifa kalkulatuko dugu. Horretarako Tarifa edo Tipo izeneko atalean dagoen 33/2013 Foru Araua, Azaroaren 27koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 6. Tituluaren Laburpen taula erabiliko dugu:

  • Oinarri likidagarria 32.800 € koa da. Hain zuzen ere 31.580 eta 47.370 artekoa, (2018 urteko taularen arabera) beraz 31.580ekoaren lerroa dagokio.
  • Kuota osoa : 8.052,90 €.
  • Horren gainetik geratzen den oinarri likidagarria da: 32.800 - 31.580 = 1.220. Eta horri %35 dagokio; beraz, 1.220 x 35% = 427 €.
  • Orduan, Aurretiko kuota osoa guztira: 8.052,90 € + 427 € = 8.479,90 €.
  • Horri, murrizpen orokorra aplikatzen zaio: 8.479,90 € - 1.410 € = 7.069,90 €.

3. Kenkariak:

  • Kenkari pertsonala eta familiarrak:
    1. Lehenengo alabarengatik: 594 €
    2. Eta 6 urtetik beherakoa izateagatik: 341 €

4. Azkenean, PFEZgatik ordaindu beharrekoa: 7.069,90 € - 594 € - 341 € = 6.134,90 €.