Zerga zuzenak

Sozietateen gaineko Zergak (SZ)

Zerga mota Zuzena
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria
  • Zerga-aldian lortutako irabazia izango da, hau da mozkina kontuan hartuko da (sarrerak ken izandako gastuak).
  • Ondare gehikuntza edo ondare-murrizpenagatik lortutako emaitza, hau da ondarea saltzeagatik izandako sarrerak ken ondare hori erosteko erabilitako dirua.
Oinarriaren murrizpenak Hainbat murrizpen daude. 
Oinarri likidagarria Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua.
Tarifa edoTipoa Oro har, %28a; mikroenpresak eta empresa txikiak, %24a. 
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Besteak beste, I+G ikerketa eta garapena sustatzea. 
Ordaindu beharrekoa Kuotari kenkariak kendu ondorengo emaitza.

Sozietateen gaineko Zerga zuzeneko tributua da, izaera pertsonala du. Euskal Autonomia Erkidegoan, Ekonomia Itunean ezarritakoari jarraituz, Foru Aldundiek biltzen dute zerga hori; hots, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.

Zer zergapetzen du?

Subjektu pasiboek lortutako errenta, mozkina, kargatzen du. Merkataritza-sozietateek ordaintzen dute lortu dituzten etekinengatik, eta horien araberakoa da ordaintzen den zenbatekoa.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kuota gutxitzea; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.


Adibidea

Domingo Azpiri enpresak Agurain kokatua dago. Iturgintza materiala saltzen du eta 60 langile ditu. Honako diru sarrerak eta gastuak izan ditu:

Ordaindu behar du sozietate gaineko zerga? Zenbat? Eta ondorioz zein izango da zergak ordaindu ondorengo mozkin garbia?

Lehenik mozkinak izan ote dituen aztertu beharko dugu. Horretarako diru sarreren eta gastuen arteko aldea kalkulatu behar. Kasu honetan: