Zeharkako zergak

Ondare eskualdaketen gaineko Zerga (OEZ)

Zerga mota Zeharkako
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Bigarren eskuko salerosketaren balioa
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria Salerosketaren balioa
Tarifa edo Tipoa 7%, 4% o 2,5% eskualdatutako ondasunaren arabera. Informazio gehiago Laburpen taulan
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera

Ondare Eskualdaketen gaineko zerga zeharkako zerga da, Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoakordaindu behar dute, eta Arabako Foru Aldundiak jasotzen du.

Zer zergapetzen du?

Besteak beste, bigarren eskuko etxebizitza edo ibilgailu bat erostean zerga hau ezartzen zaio salerosketaren balioari.

Bigarren eskuko salmentetan egiten den kontsumotan ez da BEZa zergapetzen, (lehenago zergapetu delako dagoeneko), eta bere ordez Ondare Eskualdaketen zerga ezartzen da.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.

Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (EJDZ)

Zerga mota Zeharkakoa
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Dokumentatu beharreko agiriak adierazten duen balioa.
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria = Oinarri ezargarria
Tarifa edo Tipoa Informazio gehiago Laburpen taulan
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera

Zer zergapetzen du?

Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga ordaindu behar da notarioaren aurrean agiriak edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk formalizatzean.

Egintza Juridiko Dokumentatuen artean zerga araudik hiru mota desberdintzen ditu: