Iruzur fiskala

Oraingo honetan iruzur fiskalari buruz jardungo zarete. Detektibeak bezala kasurik kasu arituko zarete, eta informazioa eskuratu ondoren zuen ondorioak aterako dituzue.

1. Elene eta Koldo etxe bat erostera doaz eta saltzaileak etxearen prezioaren zati bat dirutan eskatzen die, horrela sinatuko duten kontratuan etxearen balioa baino gutxiago agertuz. Horrela, Elenek eta Koldok erosketa horregatik ordaindu beharko luketen BEZa baino gutxiago ordainduko dute; eta, aldi berean, saltzaileak ere diru sarrera erreala baino txikiagoa aitortuko du.

2. Leireren etxean obrak egin behar dituzte, eta iturginak bere aurrekontua eman die, bertan zenbait lan egiteagatik, BEZa barne, 2.100,00 €ko gastua. Leireren gurasoek ez zuten espero hainbesteko gastua izango zenik, eta horrela adierazi diote iturginari. Honek gastua murrizteko asmotan, eskaini die BEZarik, %21, gabe egitea. Erantzun ondorengoa:

Eta munduan zer gertatzen da?

Iruzur eta ihes fiskalaren arazoa nabarmen areagotu da azken urteetan. Ekonomia mundu mailako bihurtzea eta aurrerapen teknologikoak iruzurra nazioartekoa bilakatzera eraman du.

Hurrengo eginkizunetan munduan zehar, eta gertuago ere, zer gertatzen den aztertu ahal izango duzue.

1. Paradisu Fiskalak arakatzen: Iruzur handienak, hau da, diru kantitate handien jabe diren batzuek bere dirua nonbaiten "gorde" nahi izaten dute.

2. Sartu ondorengo web-ean Oficina Europea de Lucha contra el Fraude (OLAF):

3. Ikusi ondorengo bideoa: The missing part.

4. Ikusi ondorengo bideoa: Suediako Zerga Agentziak faktura edo ordainagiria eskatzeko egindako kanpaina (suediaz, azpituluak ingelesez).

5. Bilatu egunkarietan, aldizkarietan, Interneten… iruzur fiskala egiteagatik (edo egin izana susmagarriak izateagatik) famatu bihurtu diren pertsona eta gauzak. Osatu zerrenda bat ahalik eta zehaztasun gehienekin (nork, non, nola, zenbatekoa…).

Eta Araban, ematen da iruzurra? Zer egiten dugu iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko?

1. Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Plana izeneko aurkezpen-dokumentuan kontsulta dezakezue Arabako Foru Ogasunak  Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko aurreikusitako iharduketak.