Imagen home

Sektore publikoari buruzko kontzientzia pizteko kimua

Gizarte modernoak gero eta konplexuagoak dira. Zerga kontuak ez dira errazenak baina bere oinarrian dauden printzipioak oso sinpleak dira, eta denok ezagutu eta eztabaidatzeko modukoak: justizia fiskala, progresibitatea edota eraginkortasuna, esaterako.

Horrekin batera argi dago zergen beharra ulertzeko, edo hobeto esanda, gizarte aurreratuetan zergek duten ezinbesteko funtzioa ondo ulertzeko, funtsezkoa dela bildutako dirua zertan gastatzen den ezagutzea. 

Biak lotuz beraz, gure bizitzan sektore publikoak duen garrantziaz jabetzeko lehen urrats batean honakoak ezagutu behar ditugu: alde batean, diru publikoaren iturria (zerga-sistema) eta bestean, diru horren erabilera (aurrekontu publikoak).  

Kontzeptu sinple horiek herritarrengan, eta batez ere, ondorengo belaunaldietara hurbiltzeko sortu izan da unitate didaktiko hau. Izan ere, diru publikoaren inguruko ezagutza eta kontrola ez delako gutxi batzuen esku geratu behar; gizarte demokratiko batean herritar orok izan behar duelako denon artean eratzen dugun sektore publiko hori nola funtzionatzen duen jakiteko eskubidea eta betebeharra.

Unitate didaktiko hau norabide horretan eragin nahi duen ekimen berritzailea da, zalantzarik gabe, eta espero dezagun aipatutako helburu horiek lortzeko bidean baliagarri izatea. Giza obra guztiak bezala, hau ere etengabeko osatze prozesuan dago eta egingo duzuen ekarpen eta iruzkin guztiak ongi etorriak izango dira.

 

Zerga Hezkuntzaren proiektuan sartutako zentroak 

 

Zentroa Zentro mota Udalerria P.K.

Apostólico San José BHIP

BHIP

(Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua)

Iruña Oka

01230

Aresketa ikastola HLBHIP

HLBHIP

(Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua)

Amurrio

01470

Assa Ikastola HLBHIP

HLBHIP

Lapuebla de Labarca

01306

Badaia BHI

BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutua)

Iruña Oka

01230

Carmelitas - Sagrado corazón HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01005

CEU Virgen Niña HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01007

Ekialdea BHI

BHI

Gasteiz

01004

Federico Baraibar BHI

BHI

Gasteiz

01006

Francisco de Vitoria BHI

BHI

Gasteiz

01012

Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa

BHIP

Gasteiz

01002

Hogar San José  HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01007

IkasBidea Ikastola IPI

ZPI (Zentro Publiko Integrala)

Arratzua-Ubarrundia

01520

Inmaculada Concepción HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01013

Koldo Mitxelena BHI

BHI

Gasteiz

01002

Lakua BHI

BHI

Gasteiz

01010

Laudio BHI

BHI

Laudio

01400

Laudio Ikastola HLBHIP

HLBHIP

Laudio

01400

Laudioalde Lanbide Eskola BHI

BHI

Laudio

01400

Los Herran

BHI

Gasteiz

01002

Mendebaldea 

BHI

Gasteiz

01010

Mendizabala LHII

LHIB (Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratua)

Gasteiz

01007

Miguel de Unamuno BHI

BHI

Gasteiz

01009

Murgia BHI

BHI

Zuia

01130

Ntra. Sra. de las Mercedes HBLHIP

HLBHIP

Gasteiz

01013

Paula Montal HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01010

Pedagógica San Prudencio S.C.L. HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01010

Presentación de María HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01012

San Viator HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01009

Sansomendi IPI

ZPI

Gasteiz

01010

Santa María Marianistas HLBHIP

HLBHIP

Gasteiz

01008

Zabalgana BHI

BHI

Gasteiz

01015