Eusko Jaurlaritza - Zergahezkuntza
Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronka
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa
Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak
Diru sarrerak eta gastuen antolaketa
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eusko Jaurlaritza
Sarrera
Euskal Komunitate Autonomoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeek osatzen dute eta Eusko Jaurlaritza, gobernu eta administrazio orokorra da. Hiru lurraldeetako herritarrek Euskal Komunitateko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko kideak aukeratzen dituzte eta horiek, guztien artetik, Lehendakaria izendatzen dute. Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra egoitzak Gasteizen kokatuak daude.
Eusko Jaurlaritzak 3 lurraldeetako herritar guztiei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste: Osakidetzak eskainitakoa osasun arloan, hezkuntza zerbitzu publikoa, segurtasuna, ekonomiaren garapena, enplegu politikak...
Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontua du eta diru sarrera garrantzitsuenak Foru Aldundiek egindako Ekarpenetatik lortzen ditu; baina baita bere tasa propioen bidez ere, Europako subentzioen bidez edota zor publikoaren bidez.
“...eta bukatzeko ondorengo gogoeta egin ezazue: zer gertatuko litzateke landu dituzuen zerbitzuak eskaintzeko behar beste dirurik ez balego?”
Eusko Jaurlaritza da, lehendakariaren zuzendaritzapean, helburu politiko orokorrak ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa zuzentzen duen kide anitzeko organoa. Lehendakariari dagokio, besteak beste, sailak sortu eta desagerrarazteko ahalmena, bai eta sailen izenak eta haien arteko eskumenen banaketa zehaztekoa ere.
Ahalmen horien arabera, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa hamabi sailetan antolatzen da legegintzaldi honetan:
- Lehendakaritza
- Lana eta enplegua.
- Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumena.
- Hezkuntza.
- Osasuna.
- Kultura eta Hizkuntza Politika.
- Segurtasuna.
- Gobernantza Publikoa eta autogobernua.
- Ekonomia eta Ogasuna.
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak.
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak.
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.
Eusko Jaurlaritzarekin lotutako erakundeak
Eusko Jaurlaritzak, lehen aipatutako 12 sailen bidez eskaintzen dituen zerbitzuez gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu erakunde hauen bidez:
- Erakunde autonomoak.
- Erakundeak, sozietateak, fundazioak eta partzuergoak
Lehiaren Euskal Agintaritza, Eustat, HABE, eta Lanbide, besteak beste, erakunde autonomoak dira.
Erakunde, sozietate, fundazio eta partzuergoen artean, honako hauek aipatzen dira:
Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (E.T./FF.VV.)
Basque Tour, Turismoaren Euskal Agentzia Agencia Vasca del Turismo, S.A.
Euskal Irrati Telebista/Radio Televisión Vasca (EITB)
Osakidetza-Servicio vasco de salud
Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua
Agencia Vasca de Protección de Datos
Fundación Euskadi Kirola Fundazioa