Iruzur fiskala

Zergadun batzuek epealdi batean lortutako errenta edo aberastasunagatik administrazioari, hau da Foru Aldundiari eta Udalari, ordaindu beharreko zergak ez ordaintzearen ondorioa da.

Iruzur fiskalak modu desberdinak hartzen ditu bere baitan:

  • Zerga ihesa: diru sarrerak ezkutatzea (norbere lurraldean edota kanpoko lurraldeetan, "Paradisu Fiskaletan") edo ondare gehikuntzak ez aitortzea.
  • Ezkutuko ekonomia: Ogasunaren zirkuitu fiskaletan sartzen ez den jarduera ekonomikoak.
  •  Zerga kenkari faltsuak aplikatu, fakturak faltsuak aurkeztu… zerga aitorpena egitean.

Paradisu fiskala bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da, non hiritarrek eta enpresek euren helbidea jartzen dute lege ondorioetarako. Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira.

Ezkutuko ekonomiak era askotako izenak ditu, zenbait ñabardurarekin: ekonomia murgildua, irregularra, beltza, lurpekoa… Jarduera ekonomikoaren zati hori ez da ageri estatistika ofizialetan eta ez da sartzen zirkuitu fiskaletan, zeren, ez haren protagonistak (enpresaburuak, langileak), ez haren emaitzak (produkzioak, kostuak, mozkinak…), ez baitira deklaratzen.

Gainera, iruzur fiskalaren ondorioek politika publikoei eragiten diete eta ondasunak birbanatzeko politika oztopatu. Hala, gogoan izan behar dugu iruzurrak Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten duela (hezkuntza, gizarte laguntzak, osasungintza, bekak, babes ofizialeko etxebizitzak…). Beraz, iruzur fiskalak gizartearentzat eragin negatiboa du eta bereziki baliabide ekonomiko gutxien duten herritarrengan!

Iruzur fiskala egitea zigortua dago eta egindako iruzurraren mailaren arabera zigorrak ondorengoak dira:

  • 120.000€tik gorakoak delitu fiskal moduan ulertzen dira; hortik beherakoak administrazio arau-hausteak dira (administrazioak, ez epaile penalak zigortuta).
  • Delitu fiskala egiteagatik urte bat eta bosten arteko kartzela zigorra dago, eta isuna egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke.

 

Foru Ogasuneko Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordea eta Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Plana

Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren helburu nagusietako bat zerga-iruzurraren aurkako borroka da.

Hori dela eta, Arabako Ogasun, Finantzak eta Aurrekontu Sailak 2013. Urtean Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordea sortu zuen.

Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordea Foru Ogasuneko Zuzendariaren menpe dago eta organo espezializatua da, Ogasuneko zuzendari nagusia aholkatu eta hari lagunduko diona Arabako Foru Ogasunak zerga-iruzurraren aurka eraman behar duen politika diseinatzen, prestatzen, haren ezarpena kontrolatzen eta politika horren emaitzen jarraipena egiten.

Urtero, Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordea Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen-proposamen bat onetsiko du, Arabako Foru Ogasunaren Iruzurraren aurkako planak delako ekitaldirako izango dituen irizpide orokorrak publiko egiten dituena.

Ebazpen hori Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiak onetsi behar du, eta, ondoren, Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Ebazpenak lantzeko hiru jarduera-lerro ezartzen ditu: informazioa lortzeko jarduketak, prebentzio-jarduketak eta erregularizazio- eta kobrantza-jarduketak.

1. Informazioa lortzeko jarduketen helburua erregistro publiko eta pribatuetan dagoen informazioa eskuratzea da, Foru Ogasunak zergadunak aurkeztutako datuetako inkongruentziak detektatu ahal ditzan, honela erregularizazio- eta kobrantza-jarduketen hautaketa ona egiteko. ADIBIDEA:

  • Ondasun higiezinen errendamenduei dagokienez, alderatu Foru Ogasunari emandako informazioa Euskadiko Turismorako Enpresen Erregistroan dagoenarekin.

2. Prebentzio jarduketen xedea kontrol neurriak ezartzea da, zerga iruzurra zaildu eta gutxitzeko asmoarekin.

ADIBIDEAK:

  • Aurreko urteetan egiaztatu diren zergadunei jarraipena egitea, Ogasunak egiaztatutako errenta maila hurrengo urteetako aitorpenetan mantentzen dela baieztatzeko.
  • Ikastetxe eta eskoletan zerga heziketa hezkuntza modulua emateko proiektua.

3. Erregularizazio- eta kobrantza-jarduketen helburua Ogasunak ikerketa egiteko eragiketak edo jarduketa sektoreak hautatzea da, ikerketaren ondorioz iruzurtutako zerga ezarriz eta dagozkien zehapenak jarriz, aldi berean likitatutako zorren ordainketa ekiditzeko egiten diren jokaerak detektatuz.

ADIBIDEAK:

  • Jarduketa ekonomikoen errendimienduen egiaztapena, aitortutako errendimenduek negozioaren eredutik edo sektorearen bataz-besteko errendimenduetatik urrun daudenean.
  •  Arabako Foru Ogasunaren zordunei jarraipen intentsiboa egitea kobrantza-fasean iruzur egiteko jarrerak agertzen dituztenean, haien ondasunen enbargoa eta exekuzioa eginez.

 

Euskadiko Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Batzordea eta Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Plan Bateratuak

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak (EZKO) 2013. Urtean Euskadiko Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Batzordea sortu zuen.

Euskadiko Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Batzordeak, beste eginkizun batzuen artean, urtero Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Plan Bateratu bat prestatzeko eginkizuna du.

Plan Bateratuak Foru Aldundiek gauzatu beharreko jarduketa koordinatuak ezartzen ditu, Iruzurraren kontrako Borrokarako Euskadiko Batzordean adostutako jarduerak.

Foru Ogasun bakoitzeko Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Planek edo Zerga Egiaztapenen Planek, batetik, Iruzurraren kontrako Borrokarako Euskadiko Batzordeak adostutako jarduerak eta lehentasunak ezartzen dituzte, eta, bestetik, foru-ogasun bakoitzak bereziki interesgarritzat jotzen dituen jarduera espezifikoak. Horrela bada, baliteke desberdintasunak egotea lurralde historikoetako plan espezifikoen eta Plan Bateratuaren artean.

Urtero, Iruzurraren kontrako Borrokarako Euskadiko Batzordeak, Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Plan Bateratutik urte horretan lortutako emaitzei buruzko txostena egiten du.

 

LANERA

 

Esteka interesgarriak