- Arabako Foru Aldundia
- Diputatu Nagusia
- Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronka
- Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa
- Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak
- Lurralde oreka
- Bide Azpiegituren eta Mugikortasuna
- Gizarte Zerbitzuak
- Nekazaritza
- Kultura eta Kirola
- Ingurumen eta Hirigintza
- Eusko Jaurlaritza
- Diru sarrerak eta gastuen antolaketa
- Lehendakaritza
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Ekonomia eta Ogasuna
- Hezkuntza
- Osasuna
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Segurtasuna
- Lana eta Enplegua
- Erakunde Autonomiadunak
- Udalak
Eusko Jaurlaritza
Sarrera
Euskal Komunitate Autonomoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeek osatzen dute eta Eusko Jaurlaritza, gobernu eta administrazio orokorra da. Hiru lurraldeetako herritarrek Euskal Komunitateko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko kideak aukeratzen dituzte eta horiek, guztien artetik, Lehendakaria izendatzen dute. Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra egoitzak Gasteizen kokatuak daude.
Eusko Jaurlaritzak 3 lurraldeetako herritar guztiei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste: Osakidetzak eskainitakoa osasun arloan, hezkuntza zerbitzu publikoa, segurtasuna, ekonomiaren garapena, enplegu politikak...
Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontua du eta diru sarrera garrantzitsuenak Foru Aldundiek egindako Ekarpenetatik lortzen ditu; baina baita bere tasa propioen bidez ere, Europako subentzioen bidez edota zor publikoaren bidez.
Eusko Jaurlaritza da, lehendakariaren zuzendaritzapean, helburu politiko orokorrak ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa zuzentzen duen kide anitzeko organoa. Lehendakariari dagokio, besteak beste, sailak sortu eta desagerrarazteko ahalmena, bai eta sailen izenak eta haien arteko eskumenen banaketa zehaztekoa ere.
Ahalmen horien arabera, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa hamabi sailetan antolatzen da legegintzaldi honetan:
- Lehendakaritza
- Lana eta enplegua.
- Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumena.
- Hezkuntza.
- Osasuna.
- Kultura eta Hizkuntza Politika.
- Segurtasuna.
- Gobernantza Publikoa eta autogobernua.
- Ekonomia eta Ogasuna.
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak.
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak.
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.
Eusko Jaurlaritzarekin lotutako erakundeak
Eusko Jaurlaritzak, lehen aipatutako 12 sailen bidez eskaintzen dituen zerbitzuez gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu erakunde hauen bidez:
- Erakunde autonomoak.
- Erakundeak, sozietateak, fundazioak eta partzuergoak
Lehiaren Euskal Agintaritza, Eustat, HABE, eta Lanbide, besteak beste, erakunde autonomoak dira.
Erakunde, sozietate, fundazio eta partzuergoen artean, honako hauek aipatzen dira: