Arabako Foru Aldundia - Zergahezkuntza
Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronka
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa
Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak
Diru sarrerak eta gastuen antolaketa
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arabako Foru Aldundia
Sarrera
Araba lurraldeko udalerri guztiek osatzen dute; lurraldearen administrazioa eta gobernu orokorra Arabako Foru Aldundiaren egitekoak dira. Arabarrek hauteskundeetan hautatzen dituzte Batzar Nagusietan dituzten ordezkariak; horiek, gero, Diputatu Nagusia hautatzen dute beren artean. Foru Aldundiaren eta Batzar Nagusien egoitzak Gasteizen daude.
Foru Aldundiak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkiete herritar guztiei, besteak beste: gizarte zerbitzuen arloko laguntzak (adinekoak, desgaituak, pobrezian dauden pertsonak, genero indarkeriaren biktimak...); foru ogasuna (zergen kudeaketa); errepideak (eraiki eta mantendu); kultura eta kirolaren sustapena; gazteentzako zerbitzuak (udalekuak...); garraio publikoaren plangintza ("bidegorriak"...).
Foru Aldundiak bere aurrekontua dauka; beraren diru iturri nagusia zergen bilketa da.
Azkenik, pare bat galdera hausnarketarako:
“Zer gertatuko litzateke ez balego Arabako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ordaintzeko behar den beste dirurik? Zer egin dezakegu, eta egin behar dugu, zerbitzu horiek erabili ahal izateko?”