Eusko Jaurlaritza

Sailak – Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak

 

Jarduera esparruak eta eginkizunak

1. Genero-arloko aukera-berdintasunerako politika.

2. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzentzea eta koordinatzea.

3. Gobernuak berdintasunaren arloan duen politika proposatzea eta gauzatzea, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa eta eragingarria izan dadin eta bereizkeria-mota oro errotik erauzteko politikak proposatzea eta betearaztea ere.

4. Botere Judizialarekiko harremanak zaintzea.

5. Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabideak hornitzea.

6. Espetxe-establezimenduak, bereziki horien antolaketa, funtzionamendua eta espetxe-legeriaren betearazpena, legedi horrek espetxe-administrazioaren organo zentralei esleitzen dizkien ahalmenak bere gain hartuz.

7. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzea, adingabea babesteko eskumena duten gainerako organo eta administrazioen lankidetzarekin.

8. Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.

9. Justizia Administrazioaren esparruan, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei aitortzen dizkien eskubideen erabilera bermatzea.

10. Giza eskubideak eta bizikidetza gauzatzeko baldintzak sustatzea.

11. Biktimen eta memoriaren politikak zuzentzea eta koordinatzea.

12. Gobernuak memoria historiko eta demokratikoaren arloan duen politika proposatzea eta gauzatzea, bai eta erlijio-askatasunerako eskubidea baliatzea ere.

13. Familia babestea eta lana eta familia bateragarri egitea.

14. Komunitatearen garapena. Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak.

15. Familia-bitartekaritza.

16. Haurrak eta nerabeak. Adingabearen babesa. Gazteria.

17. Zahartzea eta erronka demografikoa.

18. Askatasun afektibo-orksexuala errazten duten baldintzak sustatzea.

19. Immigrazioa.

20. Boluntariotza.

21. Hirugarren Sektore Soziala.

22. Animaliak babestea.

23. Garapenerako lankidetza.

24. Sailari atxikitako edo haren mendeko sektore publikoko erakundeak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

 

LANERA

 

Esteka interesgarriak