Eusko Jaurlaritza

Sailak - Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Jarduera esparruak eta eginkizunak

1. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta erakunde arteko harremanak eta komunikazioak.

2. Autonomia-erkidegoen garapenerako politika eta, horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.

3. Jaurlaritzaren Idazkaritza.

4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

5. Enplegu publikoa, administrazio-antolaketa eta langileen araubide juridikoa eta ordainsari-araubidea.

6. Administrazioa modernizatzea eta erreformatzea, bai eta administrazio digitala, gobernu elektronikoa eta gardentasun-politika ere. Irekia-Gobernu irekia plataformaren kudeaketa.

7. Pertsona fisikoen babesa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.

8. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

9. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa eta, oro har, legezkotasunaren barne-kontrola eta aholkularitza juridiko orokorra.

10. Eusko Jaurlaritza eta haren organoak epaiketetan ordezkatzea eta defendatzea.

11. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia.

12. Toki-araubidea.

13. Euskal administrazio publikoen antolaketa- eta prozedura-araubidea, eta politika publikoak zehaztu eta gauzatzean euskal gobernantza publikoa aplikatzeko eredua diseinatzea.

14. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalak, hargatik eragotzi gabe sailek beren sektore-eremuan erakunde horiekiko dituzten harremanak.

15. Sail anitzeko zerbitzuak eta argitalpen-jarduera.

16. Informazio- eta telekomunikazio-sistema korporatiboak.

17. Sailari atxikitako edo haren mendeko sektore publikoko erakundeak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

18. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

 

LANERA

 

Esteka interesgarriak