Eusko Jaurlaritza

Sailak – Hezkuntza

 

Jarduera esparruak eta eginkizunak

1. Autonomia Estatututik eratortzen diren ahalmenak, irakaskuntzei dagokienez, hala araubide orokorrekoak nola berezikoak, etapa eta maila desberdinak barne, eta goi-mailako hezkuntza, bai eta bizitza osoan zehar kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere.

2. Lanbide-heziketaren arloko zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-eginkizunak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta nekazaritza- eta nautika- eta arrantza-arloko enplegurako lanbide-heziketaren eta arautu gabeko lanbide-heziketaren arloan eskumena duten sailen eta erakundeen lankidetzarekin.

3. Zientzia-politika; ikerketa teorikoaren eta aplikatuaren sustapena eta koordinazioa.

4. Sailari atxikitako edo haren mendeko sektore publikoko erakundeak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

5. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

 

LANERA

 

 

Esteka interesgarriak