Udalak

Administrazio eta lurralde unitate oinarrizkoenak udalerriak dira. Udalerriko gobernua udala da; udalerrian erroldatuta dauden pertsonek udal gobernuko zinegotziak hautatzen dituzte hauteskundeetan. Zinegotziek alkatea hautatzen dute beren artean, hau da, udalburua.

Udalak hainbat zerbitzu ematen dizkie udalerrian bizi direnei: udaltzaingoa, liburutegia, kale garbiketa, zabor bilketa, edateko uraren horniduraren zaintza, espaloiak eta oinezkoen pasealekuak zaintzea, gazteentzako aisialekuak...

Udalak urteko aurrekontua edukitzen du; ematen dituen zerbitzuak egiteko behar dituen diru sarreren iturri nagusiak honako hauek dira: zergak eta tasak, Foru Aldundiaren ekarpenak, eta eskatzen dituen maileguak.

 

 

“Azkenik, pare bat galdera hausnarketarako: Zer gertatuko litzateke ez balego Arabako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ordaintzeko behar den beste dirurik? Zer egin dezakegu, eta egin behar dugu, zerbitzu horiek erabili ahal izateko?”