Eusko Jaurlaritza

Sailak - Lehendakaritza

 

Jarduera esparruak eta eginkizunak

1 Lehendakariari laguntza ematea Jaurlaritzaren jarduera planifikatzen eta koordinatzen; halaber, Gobernu Programa eta horren plan estrategikoak bultzatzea eta horien jarraipena egitea.

2 Jaurlaritzaren bozeramailetza.

3 Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika.

4 Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio-teknologia berriak bultzatuz.

5 Gizarte- eta erakunde-harremanak.

6 Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan.

7 Jaurlaritzaren politika gai hauetan: Europako gaiak, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeak eta euskal etxeak.

8 Garapenerako lankidetza.

9 Generoaren aukera-berdintasunerako politika.

10 Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzendu eta koordinatzea.

11 Giza eskubideak eta bizikidetza sustatzea.

12 Biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea.

13 Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea.

14 Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.