Zergak - Zergahezkuntza
Zergak
Sarrera
Sektore publikoko instituzioek aurrekontuetan ezarrita dituzten diru-sarrera gehienak tributuen bidez lortzen dituzte. Zergen helburu nagusia sektore publikoak zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren diru sarrerak lortzea da.
Bi mota bereiz daitezke, aintzat hartuta zergapekoak ordainetan zerbait jasotzen duen ala ez:
- Tasak
- Zergak
Tasak
Erakunde publiko batek erabiltzaile bati onura zuzena ekarriko dion zerbitzu publiko edo jarduera bat emateagatik dirua ordainetan eman behar denean, Tasak ordaintzen dira, besteak beste, ondoren aipatzen diren zerbitzuengatik: unibertsitate publiko bateko matrikula, zaborra biltzea eta kiroldegia erabiltzea edo sute itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.
Zergak
Administrazio publikoek zergapekoei eskatzen dizkieten ordainketak dira eta bere kontura ez da inolako onura zuzenik jasotzen.
Zergak, errentaren ehunekoak duen eraginaren arabera, honela ere sailka daitezke:
- Zerga gutxikorrak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa gutxitzen da.
- Zerga gehikorrak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa ere handiagotzen da. Talde honetan daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Ondareen gaineko Zerga eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.
- Zerga proportzionalak: errenta eta aberastasuna handiagotzen diren heinean zergaren ehunekoa ez da aldatzen. Talde honetan Sozietateen gaineko Zerga dago.
Zerga motak
Bi zerga mota daude: zuzeneko zergak eta zeharkako zergak.