Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) - Zergahezkuntza
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
Zerga mota | Zuzena |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | Pertsona fisikoak |
Oinarri ezargarria | Urteko errendimenduak edo sarrerak. Hurrengo errendimenduen batura:
|
Oinarriaren murrizpenak | - Konpentsazio-pentsioak eta elikagaiengatiko urteko kuotak ordaintzeagatiko murrizketa. |
Oinarri likidagarria | Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua |
Tarifa edo Tipoa | Laburpen taula |
Kuota | Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua |
Kuota gutxitzea | 1.432 € autolikidazio bakoitzeko |
Kenkariak | Laburpen taula |
Ordaindu beharrekoa | Kuotari kenkariak kendu ondorengo emaitza |
Zerga zuzena da eta urtero ordaintzen da. Urtean irabazitako errendimenduak eta sarrerak hurrengo urteko udaberrian aitortzen dira eta errenta kanpainarekin batera izaten da. Hau da, 2016ko errenta aitorpena 2017ko maiatzean eta ekainean aurkeztu egin da. Zergaldia hasi baino lehen (gure kasuan, 2016. Urtea) lanaren etekinen taulak, ondare irabaziak kalkulatzeko eguneratzeko koefizienteak, arauen aldaketak eta abar argitaratzen dira.
Zerga hau Arabako Foru Aldundiak batzen du.
Zer zergapetzen du?
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak urte naturalean Araban egoitza duten pertsonek lortutako errenta kargatzen du. Zerga hori berdintasun, orokortasun eta progresibitatearen printzipioei jarraituta eratzen da, zergadunen egoera pertsonala eta familiarra kontuan izateaz gain.
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona fisikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kuota gutxitzea; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.
Adibidea
Jone informatikaria da eta GasteizNET enpresan lan egiten du. Urteko errendimenduak edo sarrerak, dagozkien murriztapenak egin ondoren, honako hau da: 32.800€.
Kenkariak aplikatzerakoan, kontuan izan behar dugu Jone 4 urteko haur baten ama dela.
Zenbat ordaindu behar du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)?
Kalkulua honela egingo dugu:
1. Oinarri likidagarria: 32.800 €.
2. Tarifa kalkulatuko dugu. Horretarako Tarifa edo Tipo izeneko atalean dagoen 33/2013 Foru Araua, Azaroaren 27koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 6. Tituluaren Laburpen taula erabiliko dugu:
- Oinarri likidagarria 32.800 € koa da. Hain zuzen ere 31.580 eta 47.370 artekoa, (2018 urteko taularen arabera) beraz 31.580ekoaren lerroa dagokio.
- Kuota osoa : 8.052,90 €.
- Horren gainetik geratzen den oinarri likidagarria da: 32.800 - 31.580 = 1.220. Eta horri %35 dagokio; beraz, 1.220 x 35% = 427 €.
- Orduan, Aurretiko kuota osoa guztira: 8.052,90 € + 427 € = 8.479,90 €.
- Horri, murrizpen orokorra aplikatzen zaio: 8.479,90 € - 1.410 € = 7.069,90 €.
3. Kenkariak:
- Kenkari pertsonala eta familiarrak:
- Lehenengo alabarengatik: 594 €
- Eta 6 urtetik beherakoa izateagatik: 341 €
4. Azkenean, PFEZgatik ordaindu beharrekoa: 7.069,90 € - 594 € - 341 € = 6.134,90 €.