Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) - Zergahezkuntza
Balio Erantsiaren gaineko Zergak (BEZ)
Zerga mota | Zeharkakoa |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | |
Oinarri ezargarria | Eskuratutako ondasunen edo zerbitzuen balioa |
Oinarriaren murrizpenak | Ez daude |
Oinarri likidagarria | Eskuratutako ondasunen edo zerbitzuen balioa |
Tarifa edo Tipoa | Tasa oso murriztua: 4%. Premiazko ondasunak: barazkiak, esnea, ogia, fruta… Tasa murriztua: 10%. Elikagaiak, oro har (aurreko lerroan aipatuak salbu); bidaiarien garraioa; etxebizitza; eta liburutegien, artxiboen, dokumentazio-zentroak, museoko, arte-galeriako, eta abarreko sarrerak. Tasa orokorra: 21%. Etxetresna elektrikoak, arropak, oinetakoak, brikolajea, tabakoa, edari alkoholdunak, antzerkietarako, ikuskizunetarako, kontzertuetarako sarrerako, zine-areto eta diskotekarako sarrerak, telefonia mugikorreko zerbitzuak, eta ile-apaindegien zerbitzuak. |
Kuota | Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua |
Kenkariak | Ez daude |
Ordaindu beharrekoa | Kuota bera |
Zerga hau 1986ko urtarrilaren 1ean sortu zen, Espainia garaiko Europako Ekonomia Erkidegoan (EEEan) (egun Europar Batasuna) sartu zenean. 1992 urtean arau aldaketa nagusia indarrean sartu zen. Zerga honen ondorioz, ordura arte zeuden beste zerga batzuk kendu ziren Europar Batasuneko herrialdeen arteko zergak bateratzeko asmoz, nahiz eta tokiak toki zergaren ehunekoa desberdina izan.
Zer zergapetzen du?
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kontsumoaren gaineko zeharkako zerga da, ondasunen erosketa edo zerbitzu profesionalak jasotzea izan. Azken kontsumitzaileek jasan behar dute.
BEZak produkzioaren kate-maila guztiak zergapetzen ditu (enpresariak BEZa jasaten du egiten dituen erosketetan eta gero salmentetan jasanarazten du) eta prozedura hori azken kontsumitzailearekin bukatzen da, benetan beronek ordaintzen baitu.
Tarteko enpresariek egiten duten bakarra da bezeroei jasanarazitako BEZa eta jasandako BEZaren arteko diferentzia Ogasunari ordaintzea. Bestela esanda: BEZa, enpresari gehienentzako ez da ez sarrera eta ez gastua, Ogasunarekiko duten zor edo kreditua baizik.
Enpresariek edo profesionalek BEZaren likidazioak aurkeztu behar dituzte Foru Aldundian.
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.
Adibidea
Ibilbide horren azkenean, ikusi bezala, Ogasunak 1.071€ kobratu du (hau da, 210 + 546 + 315 = 1071).
- Nekazari batek alkondara lantegi bati kotoia saldu dio, 1.000 €, guztira. Prezio horri %21eko BEZa zamatu dionez, fakturan osoko kopurua 1.210 € izango da, alkondara lantegiak ordaindu duena, alegia.
- Kobratutako BEZ kontzeptu gisa, nekazariak Ogasunean 210 € sartu beharko ditu.
- Alkondara lantegiak, berriz, alkondarak dendari bati saldu dizkio 3.600 € gehi %21eko BEZa kobratuz: guztira, 4.356 €. Salmenta hori dela eta, alkondara lantegiak Ogasunean 756 € ordaindu beharko luke, baina kotoia erostean 210 €ren ordainketa bereganatu zuenez, 756 - 210 = 546 € baino ez du ordainduko.
- Dendariak bere bezeroei saldu dizkie alkandorak. Salmentak guztira 5.100€koak izan dira gehi %21a BEZagatik. BEZa gisa 1.071€ izango ditu bere kutxan. Ogasunari 315 € (1.071 - 756) eman beharko dio, alkandorak erostean beste 756€ ordaindu zituelako.