Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ) - Zergahezkuntza
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)
Zerga mota | Zuzena |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | Pertsona fisikoak |
Oinarri ezargarria | Oinordetzan edo Dohaintzan kosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak= Ondasun eta eskubideen balioa erreala kengarriak izan daitezkeen karga, zor eta gastuak kenduta. |
Oinarriaren murrizpenak | Oinordekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean, 400.000€ balio arteko oinordetzak ez dute zerga ordaindu beharrik. |
Oinarri likidagarria | Oinarri ezargarriri oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua. |
Tarifa edo Tipoa | Oinordekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean, 400.000€tik gora %1,5 aplikatuko da. Dohaintzan ere, ahaidetasun mailaren arabera kalkulatzen da. |
Kuota | Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua. |
Kenkariak | Ez daude. |
Ordaindu beharrekoa | Kuota bera. |
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergak izaera subjetkiboa eta zuzena du. Pertsona fisikoakkosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak zergapetzen ditu. Ondare gehikuntza hil egin den norbaitengatik etor daiteke (Oinordetza) edo bizirik dagoen norbaitengatik etor daiteke (Dohaintza).
Foru Aldundiak jasotzen du zerga honengatik ordaindutakoa.
Zer zergapetzen du?
Zerga horrek, batik bat, honakoak zergapetuko ditu:
- Herentziaz, legatuz edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.
- Ondasunak eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo kosturik gabeko bizirik dauden pertsonen arteko beste edozein negozio juridikoaz.
- Bizi aseguruen kontratuen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena (poliza sinatu zuena) eta onuraduna pertsona bera ez bada (esaterako, aitak poliza sinatzen du eta onuradunak emaztea eta seme-alabak dira).
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona fisikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kuota gutxitzea; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.