Zuzeneko zergak

Sarrera

Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, hurrengoan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean:

  • Errenta lortu dutelako: adibidez, enpresa baten ustiapenetik irabazitako etekinak; lan pertsonaletik datozen sarrerak (soldatak); edo higiezin baten jabeak higiezina beste pertsona bati alokatzeagatik eskuratutako errentak.
  • Ondarea eukiteagatik: adibidez, higiezin baten jabe izateagatik (etxebizitza, lokala…).

Beraz, zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia maila (aberastasuna, gaitasun ekonomikoa) aintzat hartzen dute (hau da, ez dugu denak kopuru berdina ordaitzen, zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago ordaintzen da).

Beraien artean daude:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
  • Sozietateen gaineko Zerga (SZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)
  • Ondarearen gaineko Zerga (OZ)

 

LANERA