Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ)

Zerga mota

Zuzena

Jasotzailea

Udala

Zergaduna

Ondasun higiezinen gainean eskubideak dituzten Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak (jabeak, gozamena, azal- eskubidea…). Ondasunak mota desberdinetakoak izan daitezke: landatar, hiritar edo ezaugarri berezitakoak (portuak, aireportuak, tren-bideak…)

Oinarri ezargarria

Ondasun higiezinen hiri-ondasun, landa-ondasun) katastrobalioa.

Katastrobalioa= lur-balioa gehi eraikuntza-balioa da.

Katastrobalioa Foru Aldundiak herritarrei jakinarazitako balioa da.

Oinarrearen murrizpenak

Ez daude

Oinarri likidagarria

Ondasun higiezin landatar zein hiritar, zein ezaugarri berezien balio katastrala

Tarifa edo Tipoa

Udalerri eta ondasun higiezin motaren araberakoa.

  • Hirita ondasunak: 0,02% (minimoa) y 0,60% (maximoa)
  • Landatar ondasunak: 0,05 % (minimoa) y 0,50% (maximoa)

Udalek kargatasa ezberdinak (altuagoak) ezar ditzakete hiri-erabileretarako (industria-erabileretako, merkataritza-erabileretako…).

Kuota

Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.

Hobariak

Udalarentzak nahitaezko eta borondatezkoak diren hobariak daude.

Errekarguak

Ez ohiko bizitza diren etxeak.

Ordaindu beharrekoa

Kuotari hobariak eta errekarguak aplikatu ondorengoa.

 

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) izaera erreala duen zuzeneko tributua da, eta Arabako lurralde historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezin landatar zein hiritarren balioa zergapetzen du.

Ondasun higiezinen jabeek, jabe izate hutsagatik, "kontribuzioa" esaten zaion hori Udalari ordaindu behar diote urtero.

Arabako Foru Aldundiak araudi orrokorra ezartzen du eta Udalek beraien Zerga Ordenantzetan foru araudiak baimentzen dituen alderdiak arautu ahal dituzte. Hori dela eta, tipoak edo hobariak desberdinak izan daitezke udalerri desberdinetan.

Bestalde, Udalek Arabako Foru Aldundiaren esku utzi ahal dituzte Ondasun Higiezinen gaineko zergaren likidazioa, ikuskaritza edo diru-bilketa, eta baita likidazioen kontra ezarri ahal diren errekurtsoen ebaztea.

2017ko urtarrilaren 1etik katastrobalio berriak indarrean daude. Katastrobalioen gehikuntza konpentsatu ahal izateko, aurreko araudian zeuden tipo minimo baxuagoak ezarri dira. Aldi baterako, Udalak zerga tipoak aldatzen ez dituzten bitartean, 2016. urtean izandako presio fiskal osoa bermatzen dituzten tipoak automatikoki eta akatsean aplikatuko dira. Ondorio hauetarako foru araudiak tipoak kalkulatu ahal izateko formula batzuk ezartzen ditu.

Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) udalen diru-bilketa iturri nagusienetariko bat da.

 

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoek eta Pertsona juridikoek zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu Udal bakoitzaren Zerga Ordenantzak eta aurreko Taulak dakartzan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Hobariak; Errekarguak; Ordaindu beharrekoa.


 

Ejemplo

Xabier Gasteizen bizi da eta babes ofizialeko etxebizitza baten jabe bihurtu da. Arabako Foru Aldunditik heldu zaio bere etxebizitzaren balio katastrala 78.000 €koa dela.

Zenbatekoa da ordaindu behar duen OHZ zerga?

  • Lehenik Gasteizko Udalaren Ondasun Higiezinen gaineko Zerga Ordenantza jakin behar dugu: Hiritarren Tasa Orokorra hartuko dugu kontuan: 0,2442%.
  • Xabierren etxebizitzari dagokion Katastrobalioa 78.000 €ko da, beraz ordaindu beharrekoa hauxe da: 0,2442%*78.000 €= 190,48 €.
  • Gasteizko Udalak %50 hobaria aplikatzeko aukera ematen du ondasun higiezina babes ofizialeko etxebizitza bada. Horregatik, portzentai hau aurrekoari aplikatuz gero hobariaren zenbatekoa daukagu: 50% *190,48= 95,24 €.
  • Hori dela eta, ordaindu beharreko hauxe izango da: 190,48-95,24 = 95,24 €.

 

LANERA

 

Esteka interesgarriak