Sozietateen gaineko zerga (SZ) - Zergahezkuntza
Sozietateen gaineko Zergak (SZ)
Zerga mota | Zuzena |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | Pertsona juridikoak |
Oinarri ezargarria |
|
Sozietateen gaineko Zerga zuzeneko tributua da, izaera pertsonala du. Euskal Autonomia Erkidegoan, Ekonomia Itunean ezarritakoari jarraituz, Foru Aldundiek biltzen dute zerga hori; hots, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.
Zer zergapetzen du?
Subjektu pasiboek lortutako errenta, mozkina, kargatzen du. Merkataritza-sozietateek ordaintzen dute lortu dituzten etekinengatik, eta horien araberakoa da ordaintzen den zenbatekoa.
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kuota gutxitzea; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.
Adibidea
Domingo Azpiri enpresak Agurain kokatua dago. Iturgintza materiala saltzen du eta 60 langile ditu. Honako diru sarrerak eta gastuak izan ditu:
- salgaien erosketak: 115.000 €
- salgaien salmentak: 308.000 €
- lansariak eta soldatak: 122.000 €
- lokal baten salmenta 25.000€koa izan da. Lokala erosi zutenean 19.000€ kostatu zitzaien.
Ordaindu behar du sozietate gaineko zerga? Zenbat? Eta ondorioz zein izango da zergak ordaindu ondorengo mozkin garbia?
Lehenik mozkinak izan ote dituen aztertu beharko dugu. Horretarako diru sarreren eta gastuen arteko aldea kalkulatu behar. Kasu honetan:
- Diru sarrerak: 314.000 € (308.000 + 6.000)
- Gastuak: 237.000 € (115.000 + 122.000)
- Mozkina: 77.000 € (314.000 - 237.000)
- Oinarriaren murrizpenik ez duenez, mozkin horri tarifa edo tipoa ezarri beharko zaio. Kasu honetan %28 aplikatu beharko zaio, eta ez %24, ez baita enpresa txikia (50 langile baino gutxiago dituena).
- Kuota: 21.560 € (28% de 77.000€)
- Ordaindu beharrekoa: 21.560 €
- Mozkin garbia: 55.440 € (77.000 - 21.560)