Sozietateen gaineko Zergak (SZ)

Ekin lanari!

1. Ikus IREKIA aurkezpena eta erantzun honako galdera hauek:

  • Sozietateen gaineko zergaren bidez zenbat diru biltzen du Arabako Foru Aldundiko Ogasunak?
  • Bildutako diruaren zein ehuneko dagokio zerga honi?

2. Legezko betekizunak beraiek egitea erabaki dute eta honela, abokatu bati ordaindu beharrekoa aurreztea; baina ez dakite gauza handirik gai hauetaz eta zuen taldeari eskatu diote laguntza. Hona zerga betekizunei begira sortu zaien zalantza: Zure lengusinak eta beste lagun bik MUSIKARIAK izeneko enpresa txiki bat sortzeko asmoa dute. Enpresak Euskal Autonomi Erkidegoan musika-ekitaldiak antolatzea eta kontratzea izango ditu nagusiki bere eginkizunen artean. Legezko betekizunak beraiek egitea erabaki dute eta honela, abokatu bati ordaindu beharrekoa aurreztea; baina ez dakite gauza handirik gai hauetaz eta zuen taldeari eskatu diote laguntza. Hona zerga betekizunei begira sortu zaien zalantza:

  • Irabaziak izanez gero, enpesa txikia izanik, zenbateko tarifa edo tipoa ezarriko zaie?

3. Azkar enpresak garraio zerbitzuak ematen ditu eta 25 langilek osatzen dute. Hona hemen azken urtean izandako datuak:

  • Soldatak: 756.400€
  • Salmentetatik lortutakoa: 950.000 €
  • Telefono gastuak: 2.105 €
  • Erosketak: 108.000 €
  • Ura eta argia: 1.834 €
  • Zein da Oinarri Ezargarria?
  • Zein da Tarifa edo Tipoa
  • Kalkulatu Sozietate Gaineko Zergagatik ordaindu beharrekoa.

 

 

Esteka interesgarriak