Ondarearen gaineko Zerga (OZ) - Zergahezkuntza
Ondarearen gaineko Zerga (OZ)
Zerga mota | Zuzenekoa |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | |
Oinarri ezargarria | Pertsona fisikoen titulartasunpeko eduki ekonomikodun ondasun-eskubideen multzoa, hauen balioa gutxitzen duten zamak eta kargak kenduta, eta baita zergadunak aurre egin beharreko zor eta betebehar pertsonalak ere. Ondasun eta eskubide salbuetsien artean hurrengoak daude: Euskal Kultur Ondarea osatzen duten ondasunak; arte-objektuak eta antigoaleko objektu batzuk; etxeko arreoa; zergadunaren ohiko etxebizitza, betiere gehieneko zenbatekoa 400.000 €koa bada. |
Oinarriaren murrizpenak | Zerga-oinarriari gutxieneko salbuetsia kenduko zaio: 800.000 €. |
Oinarri likidagarria | Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua |
Tarifa edo Tipoa | Oinarri likidagarriari aplikatuko zaio ondorengoak dakarrena |
Kuota | Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua. Zerga honetako kuota osoaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kuota osoaren batura ezingo da izan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga-oinarri orokorraren eta aurrezpenaren zerga-oinarriaren %65 baino handiagoa. Bi kuota horien baturak goian ezarri den muga gainditzen badu, murriztu egingo da zerga horren kuota, harik eta ezarri den mugara ekarri arte, baina murrizketa ezin da inola ere izan %75 baino handiagoa (zerga ezkutua). |
Kenkariak | Atzerrian ordaindutako zergengatik, bi zenbatekoren arteko txikiena kenduko da:
|
Ordaindu beharrekoa | Kuotari kenkariak kendu ondorengo emaitza. |
Ondarearen gaineko Zergak izaera pertsonala eta zuzenekoa du, eta zergadunen ondare garbia zergapetzen du (etxebizitzak, lokakak, kontu korronteak, bitxiak, arte-objektuak eta antigoaleko objektuak, jabetza intelektual eskubideak…). Zergaren sortzapena urte bakoitzeko abenduaren 31n gertatuko da, eta zergadunak egun horretan bere titulartasunpean duen ondarean izango du eragina. Zerga hau Arabako Foru Aldundiak batzen du.
Zer zergapetzen du?
Pertsona fisikoaren titulartasunpeko eduki ekonomikodun ondasun-eskubideen multzoa, ondasun-eskubideon balioa gutxitzen duten zamak eta kargak, eta deduzitu egingo dira zergadunak aurre egin beharreko zor eta betebehar pertsonalak kenduta.
Nork aurkeztu behar du?
- Araban egoitza duten Pertsona fisikoak (betebehar pertsonala).
- Nahiz eta Espainian egoitza ez izan, Arabako lurraldean finkatuta dauden ondasun eta eskubide batzuen titularrak diren Pertsona fisikoak (betebehar erreala).
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona fisikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.
Adibidea
Xabier 62 urteko dendari Gazteiztarra 4.000.000 €ko ondasunak ditu, bere ohiko etxebizitza eta lan egiten duen merkataritza-lokala barne. Lehenak 500.000 € balio du eta bigarrenak 650.000 €. Bestalde, 100.000 €ko zorra du, duen beste etxebizitza bat ordaindu ahal izateko.
- Ondasunak guztira: 4.000.000€
- Ondasunak guztira: 400.000 € (ohiko etxebizitza)
- Oinarri Ezargarria: 3.600.000 €
- Zorrak: 3.600.000 - 100.000 = 3.500.000 €
- Oinarriaren murriztapenak: 800.000 €.
- Oinarri likidagarria: 3.500.000 - 800.000 = 2.700.000 €.
- Kuota: tipoa kalkulatzeko 1.600.000 € ko fila dagokio.
- Horri 6.400€ko kuota dagokio.
- Eta gainontzekoa (2.700.000 €-1.600.000 = 1.100.000 €) %1era; beraz, 1.100.000 € x 1% = 11.000 €.
- Kuota guztira: 6.400€ + 11.000 € = 17.400 €
- Kenkariak: Kasu honetan ez dago kenkaririk.
- Ordaindu beharrekoa: 17.400 €, betiere kuota osoaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kuota osoaren batura, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga-oinarri orokorraren eta aurrezpenaren zerga-oinarriaren %65 baino handiagoa ez bada.