Ondare Eskualdaketen gaineko zerga (OEZ) eta Ekintza Juridiko eta Dokumentatuen gaineko zerga (EJDZ) - Zergahezkuntza
Ondare eskualdaketen gaineko Zerga (OEZ)
Zerga mota | Zeharkako |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | |
Oinarri ezargarria | Bigarren eskuko salerosketaren balioa |
Oinarriaren murrizpenak | Ez daude |
Oinarri likidagarria | Salerosketaren balioa |
Tarifa edo Tipoa | 7%, 4% o 2,5% eskualdatutako ondasunaren arabera. Informazio gehiago Laburpen taulan |
Kuota | Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua. |
Kenkariak | Ez daude |
Ordaindu beharrekoa | Kuota bera |
Ondare Eskualdaketen gaineko zerga zeharkako zerga da, Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoakordaindu behar dute, eta Arabako Foru Aldundiak jasotzen du.
Zer zergapetzen du?
Besteak beste, bigarren eskuko etxebizitza edo ibilgailu bat erostean zerga hau ezartzen zaio salerosketaren balioari.
Bigarren eskuko salmentetan egiten den kontsumotan ez da BEZa zergapetzen, (lehenago zergapetu delako dagoeneko), eta bere ordez Ondare Eskualdaketen zerga ezartzen da.
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.
Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (EJDZ)
Zerga mota | Zeharkakoa |
---|---|
Jasotzailea | Foru Aldundia |
Zergaduna | Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak |
Oinarri ezargarria | Dokumentatu beharreko agiriak adierazten duen balioa. |
Oinarriaren murrizpenak | Ez daude |
Oinarri likidagarria | Oinarri ezargarria |
Tarifa edo Tipoa | Informazio gehiago Laburpen taulan |
Kuota | Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua. |
Kenkariak | Ez daude |
Ordaindu beharrekoa | Kuota bera |
Zer zergapetzen du?
Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga ordaindu behar da notarioaren aurrean agiriak edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk formalizatzean.
Egintza Juridiko Dokumentatuen artean zerga araudik hiru mota desberdintzen ditu:
- Notario agiriak: eskriturak, aktak eta notarioaren aurrean egindako lekukotzak. Eskrituren eta akta notarialen lehen kopiak, baldin eta kopuru edo gauza baloragarri bat baldin badute xedea eta inskribatu daitezkeen egintza edo kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:
- BEZari lotutako ondasun higiezinen emateak. Adibidez, eraikin higiezin berri baten erosketa eskritura.
- Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, bateratze edo elkarketak. Adibidez: baserri- lurra hiru zatitan banatzea hiru neba-arreben artean (jabeak).
- Obra berriko aitorpenak, banaketa horizontalak.
- Hipoteka bermedun maileguak eratzea eta kitatzea.
- Administrazio-agiriak: Erregistro Publikoetan egindako prebentziozko idatzoharrak, esate baterako: bahiturak, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandak, eta abar.
- Merkataritzako agiriak: kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak eta jiroaren pareko dokumentu oro.
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?
Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.