Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)

Lanera!

 

Zein da bietatik merkeena?

  • Kontuak Garbi dokumentua erabiliz, erantzun hurrengo galderak:
    • Bizkaiko Ogasunak BEZagatik zenbat diru jasotzen du?
    • Bildutako guztiaren zein ehuneko dagokio zerga honi?
  • Etxekoek ordenagailu berri bat erosteko asmoa duzue. Zuei eskatu dizuete laguntza, teknologia berriak ondo ezagutzen dituzuelako. Baina ekonomiak ere bere garrantzia du eta bakoitza zenbat ordaindu behar duzuen aztertzerakoan, informazio hau duzue:
    • 1. aukerak, 1.067 € ordaindu behar duzula esaten du, BEZa barne.
    • 2. aukerak, 845 € + BEZa.
  • Ura fakturan oinarrituta erantzun ondorengoa:
    • Zenbatekoa da uraren faktura zerga ezarri aurretik?
    • Zenbatekoa da aplikatu zaion tarifa edo tipoa?
  • Ticket (faktura)- Erosketak dokumentuan oinarrituta erantzun ondorengoa:
    • Zeintzuk dira %4a ezarpetutako ondasunak?
    • Zeintzuk dira %10a ezarpetutako ondasunak?
    • Zeintzuk dira %21a ezarpetutako ondasunak?
  • Leirek telebista erosi du, kostua 620 € (BEZa barik) zenbat ordaindu behar du BEZa? Beraz, guztira zenbat ordaindu behar du?
  • Jonek, BEZa kontuan izan gabe, 2 ogi, bakoitza 1,10€ eta letxuga bat, 2,20€, erosi ditu, zenbat ordaindu behar du BEZa? Zenbat da guztira ordaindu beharrekoa?
  • Itziar bere guraso eta nebarekin erretegi batera joan da bazkaltzera. Faktura, BEZik gabe, 95€ da, zenbat ordaindu behar du guztira? BEZa zenbat ordaindu du? (tasa murriztua: %10).
  • Herritar batzuek zerga hau ez ordaintzeak zer dakar?
  • Bidezkoa ikusten al duzue batzuk zerga hau ez ordaintzea?