Lanera - Iruzur fiskala - Zergahezkuntza
Iruzur fiskala
LANERA!
Oraingo honetan iruzur fiskalari buruz jardungo zarete. Detektibeak bezala kasurik kasu arituko zarete, eta informazioa eskuratu ondoren zuen ondorioak aterako dituzue.
1. Elene eta Koldo etxe bat erostera doaz eta saltzaileak etxearen prezioaren zati bat dirutan eskatzen die, horrela sinatuko duten kontratuan etxearen balioa baino gutxiago agertuz. Horrela, Elenek eta Koldok erosketa horregatik ordaindu beharko luketen BEZa baino gutxiago ordainduko dute; eta, aldi berean, saltzaileak ere diru sarrera erreala baino txikiagoa aitortuko du.
- Iruzurra dela esango zenukete? Zergatik?
- Horrela bada, zeintzuk egiten ari dira iruzur fiskala? Zergatik?
- Zeintzuk dira gizarteari begira izango dituen ondorioak?
- Ezagutzen al dituzue antzeko kasuak? Aipatu.
- Erosketa guztietan ordaindu behar da BEZa? Arrazoiak eman zeuen erantzunerako.
2. Leireren etxean obrak egin behar dituzte, eta iturginak bere aurrekontua eman die, bertan zenbait lan egiteagatik, BEZa barne, 2.100,00 €ko gastua. Leireren gurasoek ez zuten espero hainbesteko gastua izango zenik, eta horrela adierazi diote iturginari. Honek gastua murrizteko asmotan, eskaini die BEZarik, %21, gabe egitea. Erantzun ondorengoa:
- BEZa zenbatekoa litzateke?
- BEZarik ez ordaintzeak zer dakar?
- Zein da zuen aholkua Leireren gurasoentzat?
- Eta iturginarentzat?
- Gizarteko pertsona guztiok zergarik ordainduko ez bagenu, zer gertatuko litzateke?
Eta munduan zer gertatzen da?
Iruzur eta ihes fiskalaren arazoa nabarmen areagotu da azken urteetan. Ekonomia mundu mailako bihurtzea eta aurrerapen teknologikoak iruzurra nazioartekoa bilakatzera eraman du.
Hurrengo eginkizunetan munduan zehar, eta gertuago ere, zer gertatzen den aztertu ahal izango duzue.
1. Paradisu Fiskalak arakatzen: Iruzur handienak, hau da, diru kantitate handien jabe diren batzuek bere dirua nonbaiten "gorde" nahi izaten dute.
- Ba al dakizue zer dira paradisu fiskalak? Ezagutzen duzue “Offshore” hitzaren esanahia? Bilatu Internet-en gai horiei buruzko informazioa.
- Orain bilatu ELGAk (gaztelaniaz OCDE Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) egindako "Towards Global Tax Co-operation (2000)" txostenean zeintzuk diren ELGAk 1998. urtean herrialde batek paradisu fiskaltzat hartua izateko ezarritako irizpideak (10. Orrialdea).
- Aurreko atalean aipatutako txostenean, zeintzuk dira irizpide horiek betetzen dituzten herrialdeak? (17. Orrialdea).
- Zeintzuk dira 2002. Urtean ELGA-k “ez kooperatibo” zerrendan sartu zituen paradisu fiskaltzat hartzen diren herrialdeak? Nola irten ahal dira herrialdeak zerrenda horretatik? Aurki dezakezue erantzunak hemen.
- Kontsulta ezazue Europako Batasunak argitaratutako el paradisu fiskalen zerrenda (8-12 orrialdeak). Zenbat herrialde sartu dira zerrenda honetan?
- Zeintzuk dira Europako Batasunak erabilitako irizpideak herrialdeak zerrenda horretan sartu ahal izateko? Bila ezazue erantzuna hemen.
- Zein ondorio dakar herrialdeentzat "zerrenda beltz" honetan sartu izanak? Kontsulta ezazue hemen eta aipa itzazue Europako Batzordeak proposatutako bi zigor.
2. Sartu ondorengo web-ean Oficina Europea de Lucha contra el Fraude (OLAF):
- Zeintzuk dira OLAF-en helburuak?
3. Ikusi ondorengo bideoa: The missing part.
- Kasu guztietan zati bat falta da. Zergatik?
- Zein da falta den zatia?
- Zeintzuk dira horrek dakarren ondorioak?
4. Ikusi ondorengo bideoa: Suediako Zerga Agentziak faktura edo ordainagiria eskatzeko egindako kanpaina (suediaz, azpituluak ingelesez).
- Zein da dendariaren erreakzioa erosleak ticketa eskatzen ez diola ikusten duenean?
- Zergatik?
5. Bilatu egunkarietan, aldizkarietan, Interneten… iruzur fiskala egiteagatik (edo egin izana susmagarriak izateagatik) famatu bihurtu diren pertsona eta gauzak. Osatu zerrenda bat ahalik eta zehaztasun gehienekin (nork, non, nola, zenbatekoa…).
Eta Araban, ematen da iruzurra? Zer egiten dugu iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko?
1. Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Plana izeneko aurkezpen-dokumentuan kontsulta dezakezue Arabako Foru Ogasunak Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko aurreikusitako iharduketak.
- Bila ezazue dokumentuan 3 informazioa lortzeko jarduketak, 3 prebentzio-jarduketak eta 3 erregularizazio- eta kobrantza-jarduketak.