Ikasbidaia antolatzen

 

Aurten zuen gelako ikasbidaia antolatu behar duzue. Zenbat erabaki aurrean! Ekintza honek planifikatzea suposatuko dizue, ezta? Lan horretarako pistak eskainiko dizkizuegu:

Zenbat ideia! Baina guzti horrek beste modu bateko planifikazioa eskatzen du. Ikasbidaia egin ahal izateko, beraren kostua kontuan hartu beharko duzue, hau da, autobusaren (edo trena, hegazkina… aukeratzen garraiobidean arabera), ostatuaren (eta non izango da), egingo diren ekintzen kostua…

Baina garrantzi handia izango du ere gastuak nola ordainduko ditugun aztertzeak. Kuotak, zein ekimen burutuko dituzuen dirua lortzeko… Galdera asko!

Baina hori da aurrekontu batek behar duena: Gastuen eta Diru sarreren deskribapena!

Ikasbidaia antolatzeak erabaki batzuk hartzera behartuko zaituzte, besteak beste, baliabideak lortzeko sor daitezken egoerak eta bakoitzaren erantzukizuna.

Hau da saltsa! Talde txikietan azter itzazue ondorengo egoerak eta saia zaitezte bakoitzari irtenbidea aurkitzen:

Konturatu zarete?

Zuen ikasbidaia antolatzerakoan zenbat galdera sortu zaizkizuen? Zenbat eztabaida? Zenbat erabaki?…

Gure gizartean Udalek beraien herrietan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Komunitate Autonomoa antolatzen, gobernatzen... erantzukizun handia dute, ematen dituzten zerbitzuak eta hauetarako beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak (dirua) lortzeko erabakiak hartu behar dituztelako.

Unitate honetan erakunde publikoak ezagutu, ematen dituzten zerbitzuak aztertu eta horiek bideratzeko behar dituzten diru iturriak zeintzuk diren ezagutuko dituzue.

Ikasbidaia eta zerbitzu publikoak? Ba al daukate zer ikusirik?