Lana antolatzen

Zer dakizue?

Ikasbidaiaren antolaketan ikusi duzue aurrekontu batek gastuen eta diru-sarreren zerrendak dituela. Gizartean ditugun erakunde bakoitzak bere aurrekontua du, bai eta erakunde publikoek ere. Zer dakigu horri buruz?

  • Zein zerbitzu publiko ezagutzen dituzue?
  • Aipa itzazue hiru erakunde publiko.
  • Adierazi hiru erakunde horiek zein zerbitzu eskaintzen dituzten.
  • Zerbitzuak eskaintzeko zeintzuk dira bere diru iturriak? Nondik lortzen dute dirua?
  • Badakizue zer diren zergak?
  • Zein zerga mota ezagutzen dituzue?
  • Zeintzuk ordaintzen dituzte zergak?
  • Denek ordaintzen dituzte zergak?
  • Denek erantzukizunez ordaintzen dituzte zergak?
  • Zergetan ordaintzen den dirua zeinek jasotzen du?
  • Zer egiten da zergetatik jasotzen den diruarekin? Zertarako erabiltzen da?
  • Zer egiten da zergek ordaintzen ez dutenekin?