Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) –

Ekin lanari!

Ikus IREKIA aurkezpena eta erantzun honako galdera hauek:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren bidez zenbat diru biltzen du Foru Aldundiko Ogasunak?
  • Bildutako diruaren zein ehuneko dagokio zerga honi?

Nagoreren 2016ko Oinarri Likidagarria, dagozkion murriztapenak egin ondoren, 34.700€ da eta bere lagun Luisenak 18.000€. Errenta kanpainaren barruan PFEZ ordaintzeko garaia heldu da. Bien kasuan aplika daitekeen murrizpen bakarra Kuota Orokorraren murrizpena da (1.389 €). Kalkula ezazue ondorengoa:

Zuen erantzuna arrazoitzen laguntzeko begiratu Laburpen taulako tarifa atala: Laburpen taula.

  • Kontuan izanda Nagoreren diru sarrera Luisen bikoitza dela, nolakoak izango dira beraien PFEZren ekarpenak?
  • Zenbat ordainduko du Nagorek? Eta Luisek?

Ondorengo taulako datuak Laburpen taulatik jasotakoa dira. Adieraz ezazu zein ehuneko aplikatu den bakoitzean, hau da, kalkula ezazu dagokion %a.

 
Oinarri likidagarria
Kuota
(%) Tipo
Luis 15.550 3.576,50 ?
Nagore 31.100 7.930,50 ?

 

Erantzun:

Zuen ustez zergatik dira desberdinak? Zeinen %a da altuagoa? Zergatik? Horrela izatea bidezkoa iruditzen zaizue? Zergatik?

Lagun batek local bat eta garaje bat alokairuan ditu eta hilero 700€ jasotzen du lokalaren alokairuagatik eta 60 € garajearen alokairugatik. Zuei esan dizue, ez duela aitortzen bertatik jasotzen duen dirua.

Zer iruditzen zaizue hori? Uste al duzue eragina duela horrek zuengan? Zergatik? Zer uste duzue egin beharko lukeela? Zergatik?

 

 

Esteka interesgarriak