Ondare eskualdaketen gaineko Zerga (OEZ)

Zerga mota

Zeharkako

Jasotzailea

Foru Aldundia

Zergaduna

Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak

Oinarri ezargarria

Bigarren eskuko salerosketaren balioa

Oinarriaren murrizpenak

Ez daude

Oinarri likidagarria

Salerosketaren balioa

Tarifa edo Tipoa

7%, 4% o 2,5% eskualdatutako ondasunaren arabera. Informazio gehiago Laburpen taulan

Kuota

Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.

Kenkariak

Ez daude

Ordaindu beharrekoa

Kuota bera

 

Ondare Eskualdaketen gaineko zerga zeharkako zerga da, Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoakordaindu behar dute, eta Arabako Foru Aldundiak jasotzen du.

 

Zer zergapetzen du?

Besteak beste, bigarren eskuko etxebizitza edo ibilgailu bat erostean zerga hau ezartzen zaio salerosketaren balioari.

Bigarren eskuko salmentetan egiten den kontsumotan ez da BEZa zergapetzen, (lehenago zergapetu delako dagoeneko), eta bere ordez Ondare Eskualdaketen zerga ezartzen da.

 

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.


 

Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (EJDZ)

Zerga mota

Zeharkakoa

Jasotzailea

Foru Aldundia

Zergaduna

Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak

Oinarri ezargarria

Dokumentatu beharreko agiriak adierazten duen balioa.

Oinarriaren murrizpenak

Ez daude

Oinarri likidagarria

Oinarri ezargarria

Tarifa edo Tipoa

Informazio gehiago Laburpen taulan

Kuota

Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.

Kenkariak

Ez daude

Ordaindu beharrekoa

Kuota bera

 

Zer zergapetzen du?

Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga ordaindu behar da notarioaren aurrean agiriak edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk formalizatzean.

Egintza Juridiko Dokumentatuen artean zerga araudik hiru mota desberdintzen ditu:

  • Notario agiriak: eskriturak, aktak eta notarioaren aurrean egindako lekukotzak. Eskrituren eta akta notarialen lehen kopiak, baldin eta kopuru edo gauza baloragarri bat baldin badute xedea eta inskribatu daitezkeen egintza edo kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:
    • BEZari lotutako ondasun higiezinen emateak. Adibidez, eraikin higiezin berri baten erosketa eskritura.
    • Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, bateratze edo elkarketak. Adibidez: baserri- lurra hiru zatitan banatzea hiru neba-arreben artean (jabeak).
    • Obra berriko aitorpenak, banaketa horizontalak.
    • Hipoteka bermedun maileguak eratzea eta kitatzea.
  • Administrazio-agiriak: Erregistro Publikoetan egindako prebentziozko idatzoharrak, esate baterako: bahiturak, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandak, eta abar.
  • Merkataritzako agiriak: kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak eta jiroaren pareko dokumentu oro.

 

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

Pertsona fisikoak eta Pertsona juridikoak zenbat ordaindu behar duten kalkulatu ahal izateko, kontsultatu aurreko taulan hurrengo kontzeptuak: Oinarri ezargarria; Oinarriaren murrizpenak; Oinarri likidagarria; Tarifa edo Tipoa; Kuota; Kenkariak; Ordaindu beharrekoa.

 

LANERA

 

Esteka interesgarriak