Eusko Jaurlaritza

Sailak - Lehendakaritza

Jarduera esparruak eta eginkizunak

1. Lehendakariari Jaurlaritzaren ekintza planifikatzen eta koordinatzen laguntzea, bai eta Gobernu Programa eta haren plan estrategikoak bultzatu eta horien jarraipena egitea ere.

2. Gobernuaren bozeramailetza.

3. Erakundeen arteko eta sailen arteko koordinazioa, elkarlaneko gobernantza-eredu batean gizarte- eta sektore-eraldaketei aurre egiteko.

4. Gobernuaren informazio- eta komunikazio-politika.

5. Gizartean parte hartzea eta herritarrei informazioa zuzenean ematea, multimedia eta komunikazio teknologia berrien bidez edukiak sortuz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin lankidetzan.

6. Gizarte- eta erakunde-harremanak.

7. Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan.

8. Jaurlaritzaren politika Europako Gaien, Mugaz Gaindiko eta Eskualdeen Arteko Lankidetzaren eta Euskal Gizatalde eta Etxeen arloan.

9. 2030 Agendaren ezarpena bultzatzea, hargatik eragotzi gabe Agenda Jaurlaritzaren sektore-politiken bidez gauzatzea.

10. Prospekzio eta analisi soziologikoa.

11. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana bultzatzea eta koordinatzea, eta Berrikuntza Funtsa kudeatzea.

 

LANERA

 

Esteka interesgarriak