Lanera! Gizarte Zerbitzuak - Zergahezkuntza
Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronka
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa
Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak
Diru sarrerak eta gastuen antolaketa
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Arabako Foru Aldundia
Sailak - Gizate zerbitzuak
LANERA!
1. Ekonomia eta aurrekontu informazioa dokumentuaren arabera zenbat diru jasotzen du sail honek?
2. Familia bilera eduki duzue gaur. Aitak eta amak esan dizuete gauza baten gainean hitz egin nahi dizuetela: zer begitanduko litzaizueke beste pertsona bat hartuko bazenute familian? Zer da harrera familia? Zer iruditzen zaizue Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzu hori? Informazio gehiago liburuxka honetan: Harrera kanpaina
3. Aurkitu Arabako Foru Aldundiaren Prentsa atarian sail honekin lotutako hiru berri.
4. Jasotzen dute laguntzarik familiek adina edo desgaitasuna dela eta besteren mendean dagoen pertsonaren bat zaintzeagatik?
5. Bizi zaren udalerrian badago eguneko zentrorik desgaitasuna duten pertsonentzat? Zer da eguneko zentroa? zer egiten da horrelako zentroetan? Ez badago, begiratu zein den zerbitzu hori dagoen hurbileneko udalerria. Zentro horiek jasotzen dute Foru Aldundiaren laguntzarik?
6. Foru Aldundiak aukera ematen du laguntzaileak kontratatzeko, mendetasunean dauden pertsonen autonomia bultzatu nahian. Zure ustez beharrezkoa da hori? Zer kasutan lagundu dezakete?
7. Zer baldintza bete behar dituzte gizarte bazterketan dauden pertsonek egoitza batean sartzeko? Nork egin behar ditu eskaeraren izapideak?
8. Beharrezkotzat jotzen dituzue orain arte aztertu dituzuen zerbitzuak? Zer ondorio edukiko luke aurreko guztian herritarrok geure zergak ez ordaintzeak?