Udal Gida 2016-HAEE

LANERA!

Ireki Udal Gida 2016-HAEE eta gero:

 

1. Aztertu udalen eskumenen sailkapena. Zein da garrantzitsuena? (180. or.).

 

2. Aztertu udalen berezko eskumenak. Zein dira 5 garrantzitsuenak? (182. or.).

 

3. Joan nahitaezko gutxieneko zerbitzuetara (480. or) eta erantzun galdera hauei:

  • Zer zerbitzu eman behar dituzte udal guztiek?
  • Horiez gainera, zer zerbitzu egon behar dira 5.000 biztanletik gorako udalerrietan?
  • Eta 20.000 biztanletik gorakoetan?
  • Eta 50.000 biztanletik gorakoetan? Zure udalerriko biztanleria kontuan hartuta, betetzen dira Udal Gida 2016-HAEE dokumentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak?

 

4. Joan udalerriaz gaindiko erakundeetara (222. or.) eta erantzun galdera hauei:

  • Zertarako eratzen dira udalerriaz gaindiko erakundeak?
  • Zein dira? Eman adibide batzuk.

 

5. Joan toki erakundeen baliabide ekonomikoen atalera (720. or.) eta erantzun galdera hauei:

  • Zein dira toki erakundeen finantza baliabideak? • Zure ustez, zeintzuek ekartzen diete dirurik gehien udalei? 
  • Zure udalaren web orrian badago finantza baliabide horiei buruzko informaziorik? Zer baliabide aipatzen dira?
  • Web orrian nahiko informazio ez badago, udaletxera joan zaitezke eta nahi duzunagatik galdetu.